[PDF] [PDF] Getxoko leku izenak - Getxoko Udala

Getxoko leku izenak / egileak= Mikel Gorrotxategi Nieto, Sofia Suso Otxoa de Eribe Beste kasuetan bezala, Euskal Herriko mendialde ezaguna da, Araba



Previous PDF Next PDF





[PDF] Euskal Herriko leku-izenak - Euskaltzaindia

26 déc 2017 · Euskal Herriko leku-izenak Noiz eguneratua: 2017-12-26 Oharra: hemen biltzen diren izenak Onomastika batzordeak emandako irizpen eta 



[PDF] EHULKUren aholkuak Euskal leku-izen bereziak: gorabehera batzuk

Euskal leku-izen bereziak: gorabehera batzuk Leku-izen Euskal Herriko zenbait lurralde- eta udal- izenek a Euskal Herriko leku-izenak (Pdf, 2,8 Mb )



[PDF] ONOMASTIKA - Euskadieus

Greziar edo latindar alfabetoen bidez iritsi zaizkigun leku-izenak 31 1 2 Grekoaren edo latinaren bidetik Endotoponimia (Euskal Herriko leku-izenak)



[PDF] LEIOAKO LEKU-IZENAK - Bizkaia 21

Euskal Herriko udalen izendegia Euskaltzaindia, 2011 2 Leioako leku-izenak Euskaltzaindiaren Onomastika lanak euskal izenen ikerketa du helburu,



[PDF] Sarrerakoak - Bermeoko Udala

Euskal Herriko beste leku batzuetako toponimia-liburuen ondo- tzari esker batu ahal izan ditugu leku-izenak bizirik, eurek ezagutu eta erabiltzen dituzten



[PDF] Getxoko leku izenak - Getxoko Udala

Getxoko leku izenak / egileak= Mikel Gorrotxategi Nieto, Sofia Suso Otxoa de Eribe Beste kasuetan bezala, Euskal Herriko mendialde ezaguna da, Araba



[PDF] 166 EUSKAL HERRIKO IBAIAK

Horregatik, Euskal Herriko mapa handietan agertu ohi diren ibaien izenak dira 1 Izaera administratiboa duten Euskal Herriko leku izenei buruz, honako arau 



[PDF] Euskal Herriko Leiendak Euskal Kultura Cultura Vasca By Toti

may 31st, 2020 - euskal herriko leku izenak noiz eguneratua 2017 12 26 oharra hemen biltzen diren izenak onomastika batzordeak emandako irizpen eta 



[PDF] Ouvrage et direction douvrages Partie, chapitres d - CNRS

VIDEGAIN, C (1991), Munduko Leku-izenak, Elhuyar, Donostia 'Lexikoaren inguruan Euskal-Herriko atlas linguistikoaren inkestagintzan', ASJU XIV, 1060-



pdf Euskal leku-izen bereziak: gorabehera batzuk - UPV/EHU

Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea EHULKUren aholkuak Euskara Zerbitzua Euskal leku-izen bereziak: gorabehera batzuk Honako hauek ere eusten diote abokalari: o Aezkoa o Garaioa o Lemoa o Pasaia o Alegia o Gipuzkoa o Lodosa o Plentzia o Apaioa o Hendaia o Makea o Zaldibia o Aramendia o Irabia o Mendabia o Zestoa o Atarrabia o



SARRERA Zerrendak - euskadieus

1 Toponimia (leku-izenak) Hiru zerrenda daude: 1 1 Toponimia historikoa (politikoa batez ere) 1 2 Gaur egungo toponimia (fisikoa eta politikoa) 1 3 Euskal Herriko hidronimo nagusiak (ibaiak urtegiak ) Euskal Herriko bestelako leku-izenak hala nola herriak udalerriak probintziak eta mendiak lehendik erabakita ditu



Searches related to euskal herriko leku izenak

1 Izaera administratiboa duten Euskal Herriko leku izenei buruz honako arau hauek eman ditu orain arte Euskaltzaindiak: 45 araua: Gure egitura politiko batzuen euskal izenez (1995); 57 araua: Euskal herrialdeen herritarren eta euskalkien izenak (1996); 92 eta 99 arauak:

[PDF] Euskal Trail

[PDF] Euskoaren zerbitzu-emaile berriak Liste des nouveaux - Anciens Et Réunions

[PDF] EUSSC IX – 2010 Il Latino e le culture dell`Europa, 23 settembre - France

[PDF] eut la carte la franchise

[PDF] Eutech EcoTestr pH 1 pocket tester - France

[PDF] euthanasie

[PDF] Euthanasie aux Pays Bas : mise en garde des Nations

[PDF] Euthanasie débat dépassé

[PDF] euthanasie des chiens - Canine Rabies Blueprint - Médecine Vétérinaire

[PDF] euthanasie du point de vue du philosophe Bertrand Vergely

[PDF] Euthanasie et dignité humaine - Paroisse Saint-Symphorien

[PDF] Euthanasie et suicide assisté - The Royal College of Physicians and - Santé Et Remise En Forme

[PDF] Euthanasie et suicide assisté : la législation dans certains pays - Santé Et Remise En Forme

[PDF] Euthanasie La position du Conseil de l`Europe

[PDF] EUX ET NOUS IV.- Les douleurs d`en bas. - Anciens Et Réunions

Izenburua:

Getxoko leku izenak

Argitaratzailea:

Getxoko Udala (Euskara Zerbitzua)

Egileak:

Mikel Gorrotxategi Nieto

Sofia Suso Otxoa de Eribe

Ikertzaileak:

Amagoia Aurrekoetxea Kardas

Sofia Suso Otxoa de Eribe

Laguntzailea:

Patxi Galé García

Argazkiak:

Mikel Martínez de Trespuentes Hernández

Kultur Etxeko artxiboa

Udal artxiboa

Diseinu grafikoa eta maketazioa:

Estudios Durero

Liburu hau honakoek diruz lagundua da:

Copyright:

Mikel Gorrotxategi / Sofia Suso

Legezko gordailua:

BI-333-04

ISBN:

84-609-0372-9

GORROTXATEGI NIETO, Mikel

Getxoko leku izenak / egileak= Mikel Gorrotxategi Nieto, Sofia Suso Otxoa de Eribe / Ikertzaileak, Amagoia Aurrekoetxea Kardas, Sofia Suso Otxoa de Eribe / Argazkiak, Mikel Martínez de Trespuentes Hernández, Kultur Etxeko artxiboa, Udal artxiboa /

Getxoko udala / Getxo 2004

ISBN: 84-609-0372-9

1. Getxo-toponimia 2. Lengua vasca-topónimos. I. Suso Otxoa de Eribe,

Sofia. II

Getxoko udala

KULTURA SAILA

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE CULTURA

Viceconsejer'a de Pol'tica LingŸ'stica

Bizkaiko ForuAldundiaDiputación Foralde Bizkaia

Kultura Saila Departamento de Cultura

Egileak:

Mikel Gorrotxategi Nieto

Sofia Suso Otxoa de Eribe

Ikertzaileak:

Amagoia Aurrekoetxea

Sofia Suso Otxoa de Eribe

Getxoko

leku izenak

Getxotar hori,

Getxoko ondare toponimikoa jasotzea premiaz egin beharreko lana zela erabaki genuen duela hiru urte. Izan ere, toki-izen asko desagertzeko zorian zegoen, beste asko ahozko berbeta dela-eta erabat desitxuraturik (Barrenetxe> Barrentze, Ibarreko errota> Iberkorta...), besteren bat era harrigarrian ordezkatua ("la playa de Bidezabal"

Arrigunagaren ordez, adibidez)...

Lan handia egin zuten gure bekadunek eta hainbat artxibo eta agiritegi arakatu ondoren 1.259

toponimo bildu zituzten. Jakina, jasotzearekin soilik nahikoa ez; hori guztiori normalizatu beharra zegoen,

hots, Euskaltzaindiak onomastikarako agindutako arauak errespetatuz bildutako toponimiari izen normaldua

eman behar zitzaion. Alabaina, honekin ere ezin lana amaitutzat eman. Egindako lan baliotsua jakinarazi behar zen herrian zabaldu. Zabaltze lan honek funtsean hiru helburu beteko ditu: r Galdutako toponimia berreskuratu. r Jatorrizko toponimoak herritarrei ezagutarazi. r Toponimoak erabili; kale, parke, denda, eraikin... berriei antzinako Getx oko leku-izenak emanez, adibidez. Xede horiek betetzeko, besteren artean, eskuetan duzun liburua argitaratu dugu. Probetxugarria izatea espero dut.

Getxon, 2004ko otsailaren 3an.

Iñaki Zarraoa Zabala

Getxoko alkatea

Irakurleari

Hiru urte dira Getxoko Udalak elizateko toponimia ikertzeko eta sailkatz eko beka deialdia egin zuela. Lehenengo urrats honen ondoren, eta deialdi horri erantzuna eman izanare n ondorioz, Amagoia Aurrekoetxeari eta bioi egokitu zitzaigun lan hori aurrera eramateko zeregina. Lana, ha la ere, bi epe desberdinetan gauzatu da:

Getxoko toponimia historikoaren ikerketa

Hamasei hilabete eman genituen Amagoiak eta biok toponimoak biltzen eta sailkatzen. Horretarako,

zenbait artxibo arakatu genuen: Bizkaiko Artxibo Historiko Probintziala, Bizkaiko Foru Aldundiko Artxiboa,

Getxoko Udal Artxiboa eta Jabetza Errejistroa, azken hau kanpo arazo batzuk direla-et a, guztiz aztertu gabe utzi behar izan genuen ordea. Horrez gain, Bizkaiko Fogerazioak (1745/1

796 urteetako etxe-erroldak) eta

beste iturri bibliografiko batzuk ere hustu genituen. Guztira, 11.446 aipu jaso genituen. Honekin batera, gaur

eguneko ahozko datuak ere bildu ziren, horretarako Getxoko sei lekukoren laguntza estimagarria izan genuelarik. Bildutako izenek toponimiaren esparru guztiak hartzen zituzten, hau da, etxeak, soroak, kaleak, errekak, elizak, ermitak, zubiak, iturriak... Hala ere, denboraren mugak eta bali abideen aukera dela-eta epe historiko mugatu bateko toponimoak besterik ez ziren ikertu, XVII-XX. mende bitart ekoak, alegia. Bildutako datu guztiak, Euskaltzaindiak eskuratu zigun fitxa eredu batea n sartu genituen. Hauexek dira fitxan agertzen diren esparruak:

Izena: normaldu den leku-izena.

Zer: zer den (etxea, hondartza...)

Deskribapena: toponimoaren deskribapena. Askotan ezin izan da arlo hau bete.

Oharrak: toponimoa non dagoen.

Normaldua: Euskaltzaindiak normaldu duen era dela baieztatzeko. Toponimoaren erak: topatu diren toponimoaren aldaera guztiak. Aldaera batean klikatuz gero, aldaera horren aipua eta erreferentzia agertuko dira.

Gorago esan bezala, epe jakin batean kokatutako bilketa izan da. Artxibo Probintzialeko daturik zaharrenak

1609. urtekoak dira eta Aldundiaren Foru Artxibategian 1580ko baten bat badago ere, XVII.etik aurrerako

datuak bildu ditugu lanerako. Udal artxiboetatik hartutako informazioa X

VIII.etik aurrerakoa izan da,

modernoagoa beraz. Jasotako toponimo hauek guztiak Bizkaiko Foru Aldundiaren kartografiatik hartutako Getxoko mapa topografikoetan kokatu dira, baina batzuetan tamalez, ez dugu kokatzeko datu nahikorik izan. ad

Hitzaurrea

I Honen harira esan behar dugu Elexalde inguruko toponimoak errazago kokat u ditugula, alderdi horretan oraindik badaudelako baserri batzuk, eta bertan ingurua ederto ezagutzen duen jendea bizi delako. Kontrara, Algorta aldean urbanizazio prozesuak direla-eta, itxuraldaketa izugarria gertatu da inguruan eta beraz, zailagoa izan zaigu kokatze lan hau. Bereziki zaila gertatu zaigu Gaztel uzarra-Portu Zaharra inguruan, batzuetan etxe batek berak izen bat baino gehiago izan duelako (Soldaduena-Piñagena, Artzubiena-Padrena,

Felipena-Errementariena...)

eta, batez ere, dokumentuetan aipatzen diren gehienak aspaldian desager tu zirelako. Ondorioz, ezinezkoa izan da etxe askoren kokapen zehatza emate a, eta are gutxiago etxeei loturik agertu zaizkigun soroen izenak. Euskaraz emandako aldaketa fonetikoen ondoriozko aldaera asko topatu dir a, hala nola, asimilazioak, armonia bokalikoak, elkartze bokalikoak, monoptongazioak, bustidurak, la burdurak... Alderik nabarmenena, ordea, idatzizko forma zaharretatik egungo ahozko formetara ikusten da, batez ere, XX. mende hasieran aldaera desberdin berriak nonahi agertzen direlarik, esaterako,

Arrigunaga > Arrune, Barrenetxe > Barrantze

edo Barrentze, Ibarreko errota > Iberkorta, Garaiena > Gariñe... Lan hau guztia aurrera eramateko, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko kidea den Mikel Gorrotxategiren laguntza izan genuen. Bilketa lan eskerga hau burututakoan konturatu gin en, bai gu, bai Udaleko Euskara Zerbitzuko kideak, baita zinegotziak ere, bilketa egitearekin ez zela la na amaitutzat eman behar, datuok getxoztarren esku jarri behar genituela, nola edo hala ezagutzera emanez . Honen ondorioz, lanaren bigarren atalari ekitea erabaki zen. Getxoko toponimia historikoa ezagutarazteko egitasmoa Datu-bilketa lana amaituta, arautze eta normalizazio fasearekin segida e mateko aukera eman zitzaigun. Zoritxarrez, Amagoiak ezin izan zuen egitasmoan jarraitu eta bakarrik ez geratzekotan , egindako bilketa eta lortutako informazioa gordeta gera ez zedin, gorago aipatutako Mikel Gor rotxategiri eskatu nion laguntza. Maiz ikusi ditugu honelako dokumentazio-erauzketen ondorioz lortutako da tuekin egindako argitalpenak. Baina lan horiek balio zientifiko handikoak izan arren, ez dira normaliz azio fasera heltzen eta jendearen izendatze-ohituretan eragin txikia izaten dute. Hori dela-eta, argitalpe n osatuago bat burutzea pentsatu genuen: bildutako informazio historiko hori guztia, gaur eguneko ahozko erabilera eta Euskaltzaindiak hizkuntza modernoaren erabilerarako emandako irizpideak kontuan izanik,

Getxoko leku izenen era zuzen

gaurkotuak emateko eta erakusteko bide izango litzatekeen argitalpena. H orretarako euskarri anitzeko produktua osatzea iruditu zitzaigun egokiena eta, ondorioz, udalerriko m apa bat, toponimiaren ezagutzan sakontzeko diseinaturiko ibilbideak, CD bat eta esku artean duzun liburu hau, zeinetan datuen laginez gain (datu guztiak liburuarekin batera doan CDan baitaude) zenbait azalpen ere biltzen diren. Azalpenen bidez Getxoko euskara eta toponimia ezezik bertako bizimodu tradizionala ere e zagutu ahal izango dugu, nahiz eta orain eskaintzen dizugun hau historia liburua ez den (horretarako C arlos Zabalak paratutako

Historia

de Getxo liburu bikaina duzu). Toponimo bakoitzaren fitxan izenak noiz sortuak diren eta zein testuingur utan ageri diren ikusi ahal dugu. Aipu batzuk ez dira oso deigarriak, baina beste batzuk garai bateko bizi modu latzaren berri (hipotekak, salaketak...) edo ohituren lekukotza esanguratsuak dira (hilobiraketen aipua, kasu). Oso da deigarria, gaur egun etxe garestienez estalitako zenbait eremu, lehen otez eta sastrakaz baliogabetutako lekuak zirela konprobatzea. Azkenengo hilabete hauetan, aurretik bildutako informazio guztia moldatz en saiatu gara, liburu itxura eman nahiz. Toponimo bakoitzeko informazio gehiena paratzen ahalegindu gara, baina be har ez izanik informazioa biderkatu nahi ezik, izen bakoitzaren idazkera bakoitzeko ai pu bakarra sartu dugu, bestela oso luzea egingo baitzen testua. Gorago komentatu dugun bezala, batzuetan zaila izan zaigu toponimoak kok atzea. Argitalpenaren ondoren ere, getxoztarrak animatu nahi ditugu haiek ezagutu litzaketen d atuak jakinaraz diezazkiguten, etorkizunean ere lan honetara zuzenketak, aldaketak, eranskinak etab. ga ineratu ahal izan daitezen, modu honetan osatuz eta emendatuz joan dadin, betiere Getxoko ondare toponimi koaren onerako izango delakoan. Eskerrak eman nahi dizkiegu laguntza eman diguten pertsona guztiei, bain a, bereziki, aurretik aipatutako Artxibategietan lan egiten dutenei, beren laguntzarik gabe liburu hau ez in bailiteke zure eskuetan egon. Inkestetan beren lekukotzak eman dizkiguten informanteei, haien informaz ioak ezinbestekoak gertatu baitira

Hitzaurrea

II mapak betetzeko eta genituen zalantza asko eta asko argitzeko. Euskara z inegotzia izan den Koldo Iturberi eta Euskara Zerbitzuko langileei ere eskerrak eman nahi dizkiegu proiekt u hau aurrera eramatea erabakitzeagatik. Era berean, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordekideei kale izendegia a rautzean hartutako lanagatik,

eta bereziki Patxi Gale batzordekideari emandako laguntzagatik. Azkenik, ezin dugu aipatu gabe utzi San

Nikolas liburutegiko langileek argazkiak lagatzeko emandako erraztasunak eta orohar lagundu diguten guztiak. Guztiei eskerrik asko. Ezin ditugu ahaztu lan hau egiten jardun dugun bitartean bidean gelditu direnak: Kaiero Agirretxu eta Anselmo Ardanza. Lehenengoa, Getxoko toponimia hobetoen ezagutzen zutenetakoa, e ta bigarrena itsas giroko istoriorik politenak kontatu zizkigulako. Amaitu aurretik ohar pare bat eskaini nahi diogu irakurleari. Batetik, b arkamena eskatu denborak aginduta ezin izan dugulako lana nahi bezain txukun amaitu eta aurkeztu, zenbait puntutan izenen atzean zerbaitek ihes egin dugula uste dugu-eta. Irakurleak antzeman ditzakeen hutsuneeta rako osagarri izan litezkeen ohar guztiak jasotzeko prest gaude, horretarako nahikoa delarik Euskaltzaindi aren Onomastika zerbitzura jotzea. Eskualdeko euskarari buruz ere azalpen gehiago eman nahiko genuke, berez iki amaierako -a > -e aldaketa ugariazquotesdbs_dbs6.pdfusesText_12